Ane
Betidanik izan ditut musika eta artea bidelagun.
Betidanik izan ditut musika eta artea bidelagun. Inguru horretan hezi naiz txikitatik, horregatik sentitzen dut oholtza nire bigarren etxea. Nire grina hori asetu nahian ibili naiz beti, eta horregatik aritu naiz hainbat talderekin eszenatokian bai kantuan eta baita dantzan ere.
Zarauzko BZ Dantza eskolako The Redys dantza taldearekin hainbat txapelketa irabazi ditut eta
eskola bertan hainbat urtez jardun dut irakasle moduan. Kantuari dagokionez, Egan 50 taldearekin egon ni abi taldea eta Bide batez erromeriarekin ere.
Experiencia
Hala ere, dantza eta musikaz gainera, bazegoen bete gabeko utsune bat: antzerkia. Nahigabekoan Dantzerti ezagutu nuen, eta lau urte bertan igaro ondoren bide berri eta eder bat ireki dit. Aditu askoren ikasketak eskuratu ditut bertan. Graduko azken urtean Jokin Oregik egindako eta zuzendutako Eldarnio/Delirio obran parte hartu dut aktore moduan. Horretaz gainera, bideoklip bat eta laburmetrail batean ere parte hartu dut. Iragarki batzuetan ahotsa jartzeko aukera ere izan dut.
Bide honetan lehen pausua ari naiz, eta desiatzen nago zuek nirekin ikasi eta baita nik zuekin ikasteko ere.

